XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mahukak

Noiz arte
albain alu
hauek?

Beso osoa edo besoaren goiko aldea estaltzen duen jantzi zatiari deitzen diogu mahuka.

Zeure zentzu guztiak jarri ebakitzerakoan eta, baita, jartzerakoan ere, horretantxe antzematen baitzaio jostunaren trebeziari.

Neguko soinekoari mahukak egiteko oihal gabe geratu balitz bezala sentitu omen zen amama neskametzatik jaiotetxera itzuli zenean.

Eta horrexegatik alde egin behar izan zuen bertatik, ostera ere, hiruzpalau hilabetera.

...Betirako, oraingoan...:

Maleta bat. Maleta handi bat.

Barruan, zenbait arropa eta, zumezko otzara bat.

Hariak honen barruan. Kolorezkoak.

Eta orratza: Jostorrotza.

Arreoa.

Egun bat, gau bat eta etxe berria, bizileku propioa, egun guztiak nor bere gobernura.

Aspaldidanik zeraman asmoa zen hura: Lagun gehiegi teilape berean.

Izakera larregi. Ahots askotxo, aukeran: Kanpoan egondako urteetan jaiotetxea hazi eta nor bere txokoa txikitu, ziotson barne albainak.

Era berean, aita hil berriaren hutsuneak ere leku gutxi uzten zuen bizimodu berriarentzat: Ahizpa, koinatua, ilobak...